Buruntzaldeko autoeskoletan posible da gidabaimena euskaraz ateratzeko prestakuntza euskaraz egitea.
Buruntzaldeko udalek diruz lagunduta, hainbat material eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.
Gidabaimena ateratzeko adinean dauden gazte asko euskaldunak dira eskualdean, eta arlo horretan, auto-eskolek beraien aldetik ahalegin batzuk eginak bazituzten ere, hutsune handia zegoen. Egitasmo honekin urrats garrantzitsua eman da eskualdean auto-eskola guztiek adierazi dutelako bertan parte hartzeko asmoa.