Euskara ikasteko ohiko dirulaguntzak

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Astigarraga
Erakundea: Astigarragako Udala
Nori zuzendua: Astigarragan erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritarrei.

HABEk homologatutako ikastaroak: modulazio desberdinekoak, barnetegiak eta autoikaskuntza.
▪ Oro har, matrikularen %75.
▪ Matrikularen % 100; ondorengo baldintzen arabera:
▪ Oinarrizko errenta edo udalaren larrialdi laguntza jasotzea, edota deialdiko 6.oinarriak tarte bakoitzerako zehazturiko errentatik beherako diru-sarrera izatea.
▪ Langabetu, jubilatu, erretiratu, pentsiodun edo ikasle (unibertsitatea/ lanbide heziketa) izatea.
▪ Desgaitasun aitortua izatea, 0-12 urte bitarteko haurren guraso edo legezko tutore izatea edo familia ugariko kidea izatea.
▪ Herrian merkatari edo ostalari gisa lan egitea.
▪ A0 edo A1 mailako ikasle izatea edo azken hiru urteetan 3 maila gainditzea.
◦ Dirulaguntza aurreratzea (%100) 24-25 ikasturterako.

– Eskatzaile bakoitzari gehienez 600€ ikasturteko, eta udako ikastaroen kasuan 200€ gehienez.
– Barnetegiko ikastaroetan matrikula gastuak bakarrik izango dira dirulaguntza-gai.

Informazio gehiago: https://www.astigarraga.eus/eu/diru-laguntzak