Euskara eskaintza herrian
Etorri berriak euskarara hurbiltzeko saioak (AMHER)
- Boluntarioen bidez.
- Doan.
- Edozein unetan eman daiteke izena.
16 urtetik gorakoentzat euskara ikasteko eskolak, eskaintza zabala:
- AEK-n eta Udal Euskaltegian.
- Matrikula-prezioak galdetu euskaltegian.
- Udala dirulaguntza handiak.
Mintzalaguna: euskara praktikatzeko aukera (Dobera)
- Doan
Ikasturtean zehar:
Errefortzu eskolak: LH4-5-6 (Udala-Kaxkardi)
- Etxerako lanak egiten laguntzeko.
- Doan.
- Herriko ikastetxe batean matrikulatuta egon behar da.
Hamaika Batuaz: LH1-2-3 (Dobera)
- Euskara indartzeko.
- Doan.
- Herriko ikastetxe batean matrikulatuta egon behar da.
Udan: 12-16 urteko etorri berrientzako eskaintza:
- Gaztelekuko udako programazioaren barruan; jarduera ludikoak.
- Doan.
- Euskara indartzeko eta euskarari eusteko irakasle bat jartzen zaie etorri berriei .
- Gaztelekuko ohiko erabiltzaileekin batera parte hartzen dute jardueretan, inklusioa bultzatze aldera.