Urnieta

Euskara eskaintza herrian

16 urtetik gorakoentzat euskara ikasteko eskolak, eskaintza zabala:

  • AEK euskaltegian (Elkarteen Etxea, San Joan kalea 42, 1. solairua).
  • Mailak, ordutegiak eta matrikula-prezioak galdetu euskaltegian.
  • Udalaren dirulaguntza handiak (%85 edota %100, baldintzen arabera). Dirulaguntza ikasturte hasieran eskuratzeko aukera.
  • Informazio gehiago: urnieta@aek.eus edo 662 338 747.

Mintzalagun: astean behin eremu ez formalean euskara praktikatzeko aukera.

  • Doan.
  • Informazio gehiago: urnieta@aek.eus edo 662 338 747.

Zilegi eskola: askotariko gaiak lantzeko saio dinamikoak, hilean behin, eztabaidatuz, hausnartuz, landuz, sortuz, elkarreraginez euskara lantzeko eta gaiei buruz ikasteko. Horrez gain, maiatzean Zilegi Astea antolatzen da.

  • Doan.
  • Informazio gehiago: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.

Gaztelekua (11-16 urte): Gaztelekuko espazioen erabilera libreaz gain, hainbat aisialdi-ekintza antolatzen dira udan eta aste santuko eta gabonetako opor garaietan.

  • Informazio gehiago: gazteleku@urnieta.eus edo 943 333 972 / 608 928 311.

Udaleku irekiak (4-12 urte): ekaineko azken astean eta uztail osoan zehar udalekuak astebeteko txandatan.

  • Eguzkitan Blai aisialdiko udalekuak (4-12 urte).
  • Kirol Udalekuak (9-12 urte).
  • Informazio gehiago: udalekuak@urnieta.eus edo 943 008 033.

Errefortzu saioak: euskararen ezagutza indartzeko saioak DBHko ikasleentzat.

  • Doan.
  • Herriko ikastetxe batean matrikulatuta egon behar da.