Udazkeneko antzerki zikloa: Futbolistoc
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.
Horrez gain lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitzegingo digu.
Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.