Konkistatik asimilaziora. Gure lurrean gu nagusi

Konkistatik asimilaziora. Gure lurrean gu nagusi

Mende luzeetako konkista eta zapalkuntzaren ondorioz, euskaldunoi (nafarroi) gure izatea eta nortasuna ezabatu dizkigute, ia. Guda bidez lehenik, gure lurra, legea eta hizkuntza kenduta, eta lotsarazita, gutxietsita, gero.

Memoria historikoa ez da 1936an hasten.

Badirudi euskaldunok (nafarrok) Espainia barruan pribilegiatuak garela, kontzertu ekonomikoa eta foru hobekuntza dauzkagulako; kendu diguten guztiaren hondarrak (besterik ez) direnean.

Eta frantziarrek ere berdin iparraldean 1620 eta 1789an.

Guzti honetan sakontzeko jardunaldia izango da azaroaren 2an, Sutegin, goizeko 10:00etan hasi eta 13:30era bitarte. Denera zortzi hitzaldi labur izango dira, eta tartean, atsedenaldi txikia.

Hizlariak: Beñi Agirre, Idoia Arrieta, Koldo Martinez Garate, Maier Anabitarte, Iñaki Idigoras, Ane Ablanedo, Joxe Manuel Odriozola, Eneko Bidegain.

Data

Aza 02 2024
Expired!

Ordua

10:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil