
Kantu festa
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, Kantu Festa ekimena antolatu du Zarauzko Montetxio, Lasarte-Oriako Xumela eta Hondarribiko Olagarro kantu taldeekin partekatuz. Euskaraldia-2025 ekimenaren amaierarekin bat eginez, euskaldun egiten gaituen euskara bultzatuz, euskal kantuen aldarrikapena plazaratu nahi luke, kantuez eta kontuez gozatzeko gogoz dagoen guztia gonbidatuz.
Egitaraua:
10:30 Herri-bisita: Usurbil Museo Irekia.
12:00 Kantu Jira.
14:00 Kantu-bazkaria ikastolako jangelan. Menua: 25 €. (Kantu taldearekin harremanetan jarri).
18:00 – Cavaillé-Coll/Mutin, Salbatore parrokiako organoaren azalpena Joan Luis Atxegaren eskutik.
– Elizako koruan organoaren laguntzarekin: Txoria-txori./ Gure ametsak.
– Dema plazan kantuzaleon arteko agurra.
– Partitzeko tenorea.