
Ane Labaka hezur berriak bertso saioa
Ane Labaka Mayoz herritarrak ‘Hezur berriak’ poema liburua argitaratu du aurten. Lan horretan oinarritutako bertso saio literario “berezi” batzuk antolatu ditu Ines Osinaga musikariarekin eta Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Miren Amuriza bertsolariekin.
Lasarteoriatarrak animatu dituzte estreinako emanaldi horretara bertaratzera; sartzeagatik ez dute ordaindu beharko baina gonbidapenak eskuratu beharko dituzte aretoko leihatilan.