Adi entzun, gozo idatzi

Adi entzun, gozo idatzi

Nori zuzendua: haur eta gazteekin harremanetan aritzen diren alkarte eta eragileak.

Usurbilen gazteekin harreman zuzena daukaten guraso eta hezitzaileei zuzenduta, kirol, aisialdi, kultur eta bestelako taldeetan sortzen diren komunikazio beharren inguruan hausnartu eta praktikak trukatu nahi ditugu. Horretarako, lehenengo aditu baten hitzaldia entzungo dugu eta ondoren Usurbilgo hainbat eragileren esperientziak ezagutuz, mahai-ingurua egingo dugu.

Zein irizpide hartu behar dira kontuan idatzizko komunikazioan? Zein da argazkiei eman beharreko tratamendu egokia? Nola eman lehentasuna euskarari, beste hizkuntzak hitz egiten dituzten pertsonei informazioa erraztuz eta hizkuntzaren inguruan sortzen diren gatazkak ekidinez? Zein tresna edo estrategia erabil ditzakegu? Posible al da sare sozialak modu “osasungarriagoan” erabiltzea?

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Aza 19 2025

Ordua

18:00

Kokalekua

Potxoenea
Kategoria

Herria

Usurbil