Krim otso txikia
Panta Rhei
Krim otso txikia ahuntza delakoan hazi da. Jaio berritan ahuntz ama batek adopzioan hartu zuen bere hildako amaren ondoan aurkitu zuenean. Krim oso pozik hazi da bere ahuntz-arreba Ikal-en ondoan. Baina egun batean LordBronko otso zaharra agertu eta bere benetako otso izaerari leiala izateko eskatzen dio. Otsoek ulu egiten diote ilargiari, basoan zehar aske ibiltzen dira eta jateko ehizatzen dute. Joango da Krim bere benetako izaeraren bila? Benetako otsoa izango da? Basoko lagun txiki guztien adiskidetasuna galduko du?
• Aktore-manipulatzailea: Unai García
• Zuzeneko musika: Raúl Jiménez del Río
• Kozuzendaritza musikala: Raul Jiménez del Río, Emilio de Pinedo
• Txotxongiloen eraikuntza: Taller de Lula, Eva Alonso, Idoia Ayestaran
Adina: +3 urte Iraupena: 50 min
