Promesa berdina egin diegu lagun guztiei
Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, bi aktorek laguntasunaren ospakizun kritiko bat sortuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak eta galerak.
Infinitudrama konpainiaren eskutik
