Kolapsoa
Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.
Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik.
Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.
Ekoizpena: Jon Ander Urresti
Zuzendaritza: Matxalen de Pedro
Interpreteak: Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi, Jon Ander Urresti
Testuak: Nerea Ibarzabal
Argiztapena: Mikel Perez
Soinuztapena: Asier Renteria
Jantziteria eta atrezzoa: Paloma Merino
Argazkiak: Iker Gozategi
Irudi eta maketazioa: Arriguri
Teknika: Vanesa Santos
