“Heriotzaren aurrean hobeto kokatu gaitezke… gutxienekoa jakinez gero”

“Heriotzaren aurrean hobeto kokatu gaitezke… gutxienekoa jakinez gero”

“Komunitatetik, heriotzaz” zikloa 

Hizlaria: Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi elkartea)

Pertsonok heriotzaren aurrean hobeto kokatzeko berezko baliabideak ditugu. Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei buruz eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko dugu, alor bakoitzean herritar bezala ditugun eskubideak eta hartu ditzakegun erabakiak ikusteko.

Hitzaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.

Hitzaldi zikloa: komunitatetik, heriotzaz

Heriotza ardatz izango duen hitzaldi zikloa, saio bakoitzean alderdi desberdin batean arreta jarrita: eskubideak eta erabakitzeko ahalmena, heriotza eta gaztetasuna, heriotzaren aurrean izan direnen lekukotzak, literatura, kultur artekotasuna… Apiriletik azarora, zazpi saio izango dira.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Api 15 2026

Ordua

18:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil