Truke eta bigarren eskuko azoka
Izena emandakoek arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak eta landareak ekar ditzakete eta Emakumeon etxeak jarriko ditu produktuak salmahaietan. Helburua beste kontsumo-eredu bat bultzatzea da eta eskatzen da hori kontuan hartzea prezioa jartzerakoan.
Izena emateko: maiatzaren 11 baino lehen, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera.
