Kandida
Tartean teatroa.
Patxo Telleriak idatzitako lana Miren Gaztañagak, Nerea
Mazok eta Mikel Martinezek antzeztuko dute.
Klara idazle gazteak bere lehen nobela idatzi du, Kandida,
etxegabetu bati buruzko istorio bat, baina benetako pertsona
batean oinarritua dagoena, Manuela, desahuziatuen aldeko
elkarte batean ezagutu zuena. Nobelan Klarak bere etxean
jasoko du Kandida. Nobela argitaratzen den egunean,
Manuela Klararen etxean agertuko da eta, nobelan bezala,
bere etxean jasotzeko eskatuko dio.
