Udalarentzat garrantzitsua da usurbildarrek euskara ikastea eta hori kontuan izanda, emango dituzten diru-laguntzen kopurua ere esanguratsua izango da.
Gainera, euskara ikasten aritu direnez gain, UEUren ikastaroetan parte hartu dutenei ere emango dizkiete laguntzak. Hauek dira emango dituzten diru-laguntzak:
- Euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 80 jasoko dute.
- 12 urtetik beherako haurrak dituzten euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 100 jasoko dute.
- Langabezian dauden euskara ikasleek matrikula-kostuaren % 100 jasoko dute.
- UEUko ikastaroak egin dituztenek matrikula-kostuaren % 60 jasoko dute.
Aurtengo diru-laguntzen deialdian izango den berrikuntza aipagarria honakoa izango da: autoikaskuntza sistema bidez euskara ikasi duten herritarrek ere diru-laguntza jasotzeko aukera izango dutela.
Diruz lagundu daitezkeen ikastaroak honako hauek dira: HABEk homologatutako ikastaroak, modulazio desberdineko ikastaroak, Barnetegiak, ikastaro ez homologatuak (modulazio txikikoak badira), xede berezietarako ikastaroak eta UEUko ikastaroak.