Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak!

Buruntzaldeako sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), eskualdeko autoeskolekin batera, euskararentzat hain arrotza izan den arlo honetan euskararen erabilera sustatzen aritu gara 2010z geroztik, eta horretan jarraitzen dugu. Proiektua abian jarri zenetik 1.252 lagunek atera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz. 2023. urte honetan ere garatuko da ekimena.

Horregatik, egun hauetan 18 urte betetzen duten gazteek etxean jasotzen ari dira gonbidapena gidabaimena euskaraz atera dezaten. Aurten azterketa euskaraz egin eta gainditzen dutenen artean 400 euro inguruko 8 sari zozketatuko dira datorren urtearen hasieran.

Parte hartzeko eskualdeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena:

• Andoainen: Bengoetxea
• Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi
• Lasarte-Orian: Mugica
• Urnietan: Solozabal
• Usurbilen: Solozabal