Emakumeen euskal literatura mintegia: Haragizko mamuak
Euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Oraingoan: Haragizko mamuak. Karmele Mitxelena Etxebeste
Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea? Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat. Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz.
Gidaria: Alaine Agirre
Informazio gehiago Udal Liburutegian