Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Euskarazko material berria autoeskoletan

Euskarazko material berria autoeskoletan

2023an atal teorikoa euskaraz atera zuten herritarren artean 400€ko zortzi sari zozketatuko dira

Eskualdeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean bultzatzen duten egitasmoa da Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Gidabaimena euskaraz!  Egitasmo honen bidez, autoeskoletan matrikulatzen diren eskualdeko ikasleek euskarazko hautua egin dezaten sustatu nahi da. Horretarako, urtero, gida baimenaren atal teorikoa euskaraz prestatzen duten eskualdeko herritarrak saritzen dira. Aurten zozketa Usurbilen egingo da ekainaren 14an.

Sariez gain, bada gidabaimena euskaraz prestatzera animatzeko beste arrazoirik, hain zuzen, euskarazko material berria eskaintzen hasiak dira gure herrietako autoeskolak aurten.  Material berria Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak atera du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Webgunea berritzeaz gain, materiala osatu eta eskuliburuak argitaratu dituzte. Haritz Eizagirre, Usurbilgo Solozabal autoeskolako irakasleak horrela baloratu du materiala: « Une honetan esango nuke euskarazko materiala hobea dela gaztelaniazkoa baino».

Datorren urtean emango diren 10 sarien zozketan parte hartzeko eta material berria erabiltzeko honako autoeskoletako batean eman behar da izena:

  • Andoainen: Bengoetxea eta Vallina Cap
  • Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi
  • Lasarte-Orian: Mugica eta Vallina Cap.
  • Urnietan: Solozabal
  • Usurbilen: Solozabal

Informazio gehiago material berriari buruz hemen.