Noaua! 1.000. alea ospakizuna – “rr6 – erre(AH)ala”

Noaua! 1.000. alea ospakizuna – “rr6 – erre(AH)ala”

Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa

Aurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok, «soila, hutsa, betea». Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan… erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen.
urreko ‘rr’ aldaeren antzera, garaiko gaien inguruan egingo du kalka eta jolas Lujanbiok. Emanaldiek abiapuntu eta oinarri bera izango dute, baina tokian eta unean aldaerak izango dira.

Sarrerak: Aldez aurretik salgai 6 €-tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 4 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Tags:

Data

Uzt 18 2024
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

6,00 €

Kokalekua

Eliza zaharra elkargunea
Kategoria

Herria

Usurbil