Harremanetarako

X

ITZULPENAK ETA ZUZENKETAK

Gaztelaniazko testuak itzultzen ditugu euskarara eta euskarazkoak zuzendu ere bai.

Buruntzaldeko Udalek herriko komertzio, ostalaritza eta elkarte guztiei zuzendutako itzulpen zerbitzua jarri du.

Nolanahi ere, zerbitzua jasotzeko honako baldintza hau bete behar da, nahitaez: testua jendeaurrean jartzeko edo bezeroekin harremanetan jartzeko erabiltzea. Beraz, aurrerantzean, gogoan izan jendaurrean jarri beharreko testuak (oharrak, ohar komertzialak, jakinarazpenak...) hementxe bertan euskaratu ahal izango dituzula. Zure bezero askok eskertuko dute.

Gaztelaniazko testuak itzultzen ditugu euskarara eta euskarazkoak zuzendu ere bai.

  • Herriko establezimenduei (oharrak, gutunak, menuak, prezio-zerrendak...)
  • Herriko elkarteei (kirol elkarteak, kulturakoak, gastronomikoakā€¦)
  • Herriko enpresei (faktura-ereduak, gutunak, errotuluak...).

Testuaren gehienezko tamaina: 3 orrialde inguru.

Udal bakoitzak baditu, nolanahi ere, bere baldintza propioak, epe, tamaina eta testu motei dagokienean. Komeni da, beraz, nork bere udalean ere informazioa eskatzea.

Testu bat idazteko orduan zalantza sortzen bazaizu, zure abizena euskaraz jartzeko zer dokumentazio behar duzun jakin nahi baduzu, euskara ikasteko Buruntzaldean zer aukera dagoen galdetu nahi baduzu, edota euskararekin lotura duen beste edozein informazio eskuratu nahi baduzu, udaletako euskara zerbitzuetara jo dezakezu.