Buruntzaldeako Udaletako Euskara Departamentuek eskualdeko autoeskolekin elkarlanean gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarrak saritzen dituzte. 2010ean jarri zuten abian ekimena eta ordutik 794 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz.
2017an 103 lagunek egin dute euskaraz atal teorikoko azterketa. Euskararen alde egindako hautua eta ahalegina saritzeko asmoz bederatzi sari zozketatu dituzte, 400 euroko saria jaso du irabazle bakoitzak. Hona hemen herriz herri sarituak:
- Andoain: Elixabet Mendizabal eta Amaia Armendariz
- Astigarraga: Lierni Roteta
- Hernani: Xabier Murugarren, Beñat Montero eta Nora Bengoetxea
- Lasarte-Oria: Alex Salsamendi
- Urnieta: Andoni Mugica
- Usurbil: Ekain Manterola