Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Buruntzaldeko herrietan hizkuntza ohiturak aldatzen
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Buruntzaldeko herrietan hizkuntza ohiturak aldatzen

Geroztik, 2018an, Euskal Herri osora zabaldu da egitasmoa, Euskaraldia izenarekin, eta Buruntzaldeko herrietan ere jarri da abian azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo duen 11 eguneko ekimena (www.euskaraldia.eus).

Hernanin 2018ko otsailetik hasita urte osoko egitasmoan murgilduta ari dira lanean Euskara ari du. Baietz hernanik! izeneko ekimenarekin (www.euskaraaridu.eus).

Ekimen guztiek bilatzen dute herritarrak jabetzea aukera handia dugula inguruan euskaraz aritzeko, Buruntzaldeko udalerrietan euskara jende askok ulertzen duelako, eta ez dugula askotan zertan gaztelaniaz egin elkar ulertzeko. Euskarari ahalik eta gehien eusteko mezua transmititu nahi da, eta horretarako aholkuak eta pistak eman, hori delako hizkuntza ohiturak aldatzeko gakoa.

Buruntzaldeko udalek, beren aldetik, bat egin dute herritarrek euskarari eusteko egiten ari diren ahaleginarekin eta udal batzarretan ekimenaren aldeko adierazpenak onartu dituzte.

Hemen irakurri ditzakezue Udalek egindako adierazpenak:

Hernaniko Udala

Lasarte-Oriako Udala

Usurbilgo Udala

Astigarragako Udala