Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Buruntzaldeko rap abestirik onena bozkatzeko epea ireki da
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Buruntzaldeko rap abestirik onena bozkatzeko epea ireki da

BEAT EROAK proiektuaren ondorioz, 12 eta 16 urte bitarteko Buruntzaldeko gazteek sei rap abesti sortu dituzte, bat eskualdeko herri bakoitzeko.

Letrak eta musika sortzeko tailerrak, otsaila eta martxoa artean gauzatu ziren Buruntzaldeko herri guztietan. Gazteek, Odei Barroso raperoaren laguntza izan dute letrak sortzeko, eta Telmo Trenor DJarekin batera sortu dute musika. Tailer horien emaitza dira 6 abestiak.

Guztiak http://www.euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak webgunean entzun daitezke. Abestiak, herrika, hauek dira:

  • Laguntasuna – Andoain
  • Gazteen Bizitza – Astigarraga
  • Denbora Pasa – Hernani
  • Hauek dira – Lasarte-Oria
  • Hau da – Urnieta
  • Larunbat Gauak – Usurbil

Buruntzaldeko rap abestirik onena, webgunean jasotako herritarren bozken eta epaimahaiaren botoen bidez erabakiko da. Bozka emateko epea martxan egongo da apirilaren 30era arte.

Lehiaketaren saria, bideoklip profesional bat grabatzea izango da.

Abesti irabazlea, maiatzaren 7an Astigarragako Erribera Kulturgunean egingo den ekitaldian jakinaraziko da.