Enpresetako eta elkarteetako jarduera puntualak euskalduntzeko dirulaguntzak

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Lasarte-Oria
Erakundea: Lasarte-Oriako Udala
Nori zuzendua: Baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.
  • Errotuluak (nagusia eta bestelakoak). Kostuaren % 50 (300 € gehienez).
  • Irudi korporatiboa. Kostuaren % 50 (200 € gehienez).
  • Web-orriak:
    ◦ Webgune osoa euskaraz edo bietara, euskarari lehentasuna emanez. Kostuaren % 50 (gehienez 450 €).
    ◦ Webguneko hasierako orri nagusia eta lehenengo mailako orriak euskaraz edo bietara. Kostuaren % 30 (gehienez 300 €).
  • Enpresan euskararen erabilera normalizatzen lagun dezaketen programa informatikoak. Kostuaren % 50 (gehienez 200 €).
  • Kanpoko erabilerako dokumentazioa. Kostuaren % 50 (gehienez 300 €).

Baldintza hauek betetzen dituen Lasarte-Orian egoitza soziala duen elkarte edo enpresari:
• Enpresaren kasuan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.
• Errotuluen kasuan, izen propioa soilik ez izatea.
• Euskaraz gain beste hizkuntza batzuk erabiltzen direnean, euskarari lehentasuna ematea.
• Euskaraz zuzen idatziak egotea.

Informazio gehiago: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?ayto=83&lista=1