Euskara ikasteko dirulaguntzak

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Andoain
Erakundea: Andoain Udala
Nori zuzendua: Andoainen erroldatuta dagoen edonori.

HABEk homologatutako euskaltegietan, barnetegietan eta autoikaskuntza ikastegietan eginiko euskara ikastaroak, betiere HABEk eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukerarik ez badago (salbuespena C1 eta C2 mailetako ikastaroak) eta % 75eko asistentzia betez gero.
Dirulaguntza arrunta ikastaroaren matrikularen % 100ekoa da, barnetegietako ostatu gastuei dagokienez, % 50.
Hainbat kolektibok dirulaguntza aurreratzeko eskaera egin dezakete:
• Familia unitateko kide bakoitzarengatiko diru-sarrera gordinen batez bestekoa LGS x 12 euro baino gehiagokoa ez dutenek.
• A0A0 edo A1A0 abiapuntua duten ikasleek.

Informazio gehiago: https://www.andoaindarraeuskaraz.eus/dirulaguntzak/euskara-ikasteko/