Merkataritza eta enpresa alorrean euskararen erabilera sustatzeko laguntza

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Astigarraga
Erakundea: Astigarragako Udala
Nori zuzendua: Jarduera ekonomikoa edota elkartearen jarduera Astigarragan kokatuta eta 10 langile baino gutxiago dituzten enpresei edo elkarteei.

Euskarzko errotulu komertzialak, euskarazko webguneak, .eus domeinuak edota programa informatikoak (enpresa-jarduera edo elkartearen jarduera bideratzeko lagungarriak).
Errotulu komertzialak.
• Errotulu nagusia edo ibilgailuetakoa
◦ Euskara hutsez idatzitako errotulua
▪ Kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 500€.
• Irudi korporatiboko elementuak
◦ Euskara hutsezko elementuak
▪ Kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 500€.
◦ Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoa lehenetsita
▪ Kostuaren %30 (BEZ gabe), gehienez ere, 300€.
(Euskarazkoa lehenetsi gabe 0€.)

Webguneak eta programa informatikoak.
• Enpresa-jarduera edo elkartearen jarduera bideratzeko lagungarriak diren euskara hutsezko programa informatikoei, kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 550€.
• Euskara hutsezko webguneei, kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 550€.
◦ Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoa lehenetsita (lehen orrian), kostuaren %50, gehienez ere, 450€.
◦ Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez, beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe: kostuaren %30, gehienez ere, 300€.

.eus domeinuaren erosketa, %100.

Informazio gehiago: https://www.astigarraga.eus/eu/diru-laguntzak