Merkataritza eta enpresa alorrean euskararen erabilera sustatzeko laguntza

Laguntza mota: Dirulaguntzak
Herria: Astigarraga
Erakundea: Astigarragako Udala
Nori zuzendua: Jarduera ekonomikoa edota elkartearen jarduera Astigarragan kokatuta eta 10 langile baino gutxiago dituzten enpresei edo elkarteei.

Zer laguntzen du Udalak:

  • Euskarzko errotulu komertzialak, euskarazko webguneak, .eus domeinuak edota programa informatikoak (enpresa-jarduera edo elkartearen jarduera bideratzeko lagungarriak).

Errotulu komertzialak.

  • Errotulu nagusia edo ibilgailuetakoa
    • Euskara hutsez idatzitako errotulua
      • Kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 500€.
  • Irudi korporatiboko elementuak
    • Euskara hutsezko elementuak
      • Kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 500€.
    • Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoa lehenetsita
      • Kostuaren %30 (BEZ gabe), gehienez ere, 300€.

(Euskarazkoa lehenetsi gabe 0€.)

Webguneak eta programa informatikoak.

  • Enpresa-jarduera edo elkartearen jarduera bideratzeko lagungarriak diren euskara hutsezko programa informatikoei, kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 550€.
  • Euskara hutsezko webguneei, kostuaren %75 (BEZ gabe), gehienez ere, 550€.
    • Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoa lehenetsita (lehen orrian), kostuaren %50, gehienez ere, 450€.
    • Ele bietakoa edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez, beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe: kostuaren %30, gehienez ere, 300€.

.eus domeinuaren erosketa, %100.

Informazio gehiago: https://www.astigarraga.eus/eu/diru-laguntzak