Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. BEAT EROAK: rap tailerrak eta herri arteko lehiaketa Buruntzaldean

BEAT EROAK: rap tailerrak eta herri arteko lehiaketa Buruntzaldean

Andoain
Astigarraga
Hernani
lasarte
Urnieta
Usurbil

BEAT EROAK Buruntzaldean garatuko den rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Otsailetik martxora bitartean, gazteek raparen bidez adierazteko, kantuak sortzeko eta errimak probatzeko aukera izango dute, bakoitzak bere hitzekin eta bere estiloarekin.

Proiektua bi fasetan antolatuta dago. Otsailean, hitzak, errimak eta mezua landuko dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herrien arteko lehiaketa aktibatuko da. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren bidez, irabazlea erabakiko da.

Lehiaketako saria bideoklip profesional bat grabatzea izango da.

Tailerrak Odei Barroso eta Telmo Trenor artistek gidatuko dituzte, eta Buruntzaldeko herri guztitan egingo dira.
Proiektua ez dago rap egiten dakitenentzat bakarrik pentsatua: ez da aurretiko esperientziarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez.

HITZA ASKATU, ERRITMOA MARKATU
Zure hitzak, zure estilora.

Info guztia, egutegia eta izen-ematea hemen:

BEAT-EROAK