Buruntzaldeko Beat Eroak herri arteko rap lehiaketa: 2. saioa
Antolatzailea: Buruntzaldea euskaraz.
12-16 urte artekoei bideratutako Buruntzaldeko rap lehiaketa. Herri bakoitzean 30 gaztek parte hartu ahal izango dute egitasmoan. Bi saio izango dira: lehenengoan, hitza sortuko dute eta bigarrenean, erritmoa gehitu; guztia Odei Barroso eta Telmo Trenorren laguntzarekin. Azkenean, Usurbilgo gazteek abesti bat osatuko dute eta udaberrian Buruntzaldeko lehiaketan parte hartuko dute.
