Aizu! Guk abizenak euskaraz!
Zuk ere, euskarazko abizena badaukazu, euskaraz idatz dezakezu! Zure abizenaren grafia zuzena zein den Euskaltzaindiaren web gunean kontsultatu dezakezu.
Prestatu ondoko dokumentazioa:
Errolda agiria: Zure Udaletxeko bulegoetan egingo dizute.
Jaiotzagiri literala: Zure jaioterriko Bake Epaitegian egingo dizute. Donostian erregistratuta bazaude, Donostiako Erregistro Zibilera joan behar duzu. (Kalkuta Teresako plaza z/g 943 000 730) Justizia administrazioren web gunean informazioa osoa topa dezakezu.
NANaren fotokopia
Familia liburua: Ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.
Egin beharrekoa:
Aipatutako agiriak bildu eta herriko Bake Epaitegira joan. Bertan egingo dizute aldaketa. Zalantzaren bat izan edo argibide gehiago nahi izanez gero, deitu herriko Bake Epaitegira (ikusi zure herriko Bake Epaitegiko datuak eskubiko aurkibidean).
Oso erraza da!