- Errotuluak (nagusia eta bestelakoak). Kostuaren % 50 (300 € gehienez).
- Irudi korporatiboa. Kostuaren % 50 (200 € gehienez).
- Web-orriak:
◦ Webgune osoa euskaraz edo bietara, euskarari lehentasuna emanez. Kostuaren % 50 (gehienez 450 €).
◦ Webguneko hasierako orri nagusia eta lehenengo mailako orriak euskaraz edo bietara. Kostuaren % 30 (gehienez 300 €). - Enpresan euskararen erabilera normalizatzen lagun dezaketen programa informatikoak. Kostuaren % 50 (gehienez 200 €).
- Kanpoko erabilerako dokumentazioa. Kostuaren % 50 (gehienez 300 €).
Baldintza hauek betetzen dituen Lasarte-Orian egoitza soziala duen elkarte edo enpresari:
• Enpresaren kasuan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.
• Errotuluen kasuan, izen propioa soilik ez izatea.
• Euskaraz gain beste hizkuntza batzuk erabiltzen direnean, euskarari lehentasuna ematea.
• Euskaraz zuzen idatziak egotea.