VI. Uxue trail, lasterketa solidarioa
Izen ematea: Azken eguna ekainak 11. www.kronoak.com
Andatza zeharkatuko duen mendi lasterketa solidarioa, Uxue Martin Usurbilgo gaztetxoak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta «Phelan-McDermid» izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko. Lau aukera ezberdin: 20 kilometroko Uxue Trail Luzea, 12 kilometroko Uxue Trail Motza eta 5,5 kilometroko Uxue Paseoa izenekoa. Lasterketa amaierarako, opariak zozketatuko dituztela iragarri du antolakuntzak. Ekimenean zuzenean parte hartu gabe ere, dortsal solidarioa erosi ahal izango da.
