Noticias

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Familia transmisioa Buruntzaldean: Euskara, haurren lehenengo oparia

Familia transmisioa Buruntzaldean: Euskara, haurren lehenengo oparia

Buruntzaldeko sei udalerriek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) elkarlanean dihardute familia transmisioa indartzeko egitasmo batean, euskararen erabilera etxetik bertatik sustatzeko helburuarekin. Haur jaioberrien familiei zuzendutako proiektu honek hainbat baliabide erabilgarri eskaintzen dizkie familiei euren seme-alaben hizkuntza gaitasuna modu naturalean eta goxoan garatzen laguntzeko.

Egitasmoaren baitan, honako opariak banatzen dira:

  • Hozkailuko imana: Eguneroko esamolde ohikoenak eguneko lau unetan sailkatuta: agurtzeko, otorduetan, egunean zehar eta gauean. Aurtengo berrikuntza izan da imanak tamaina txikiagoa duela eta irudi ere eguneratu egin da.
  • Liburuxka tolesgarria: Koloreak, animaliak eta zenbakiak ikasteko baliabideez gain, haur kantak, jolasak eta esapide erabilienak jasotzen ditu. Horrez gain, beste liburuxka txiki baten bidez, gurasoen hizkuntza gaitasunaren arabera egokitutako aholkuak ere eskaintzen dira, euskararen transmisioa laguntzeko.
  • Karpetatxoa: Opariak karpeta batean biltzen dira, eta bertan mezu hauxe ageri da hamabost hizkuntzatan: “Ongi etorri! Zorionak zure haurraren jaiotzagatik!”

Egitasmo hau ez da opari horietan bakarrik geratzen. buruntzaldea.eus webgunean, familiek material gehiago dago eskura:

  • Eskualdeko haur-eskoletako haurrekin grabatutako bideoak, liburuxkan jasotako kanta eta jolasak ikasteko.
  • Kultur agenda euskalduna, familiek euskaraz gozatzeko kultur jarduerak aukeratzeko; agenda hau hilero eguneratzen da, eta oinarrizko informazioa eskaintzen du jardueraren lekua, ordutegia eta xehetasunak aipatuta.

Egitasmoaren oinarrian dagoen mezua argia da:

“Gure seme-alabak eleaniztunak izango dira, eta hizkuntza biak –euskaraz eta gaztelaniaz– ondo menperatzea onuragarria izango zaie bizitzako arlo guztietan. Eskolan euskararekin harreman estua izango duten arren, familiaren papera ezinbestekoa da hizkuntzaren transmisioan. Horregatik, garrantzitsua da seme-alabei hizkuntzak eskuratzeko baldintza egokiak eskaintzea.