Don Inorrez

Don Inorrez

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabea iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantaria bakarlari gisa ari da ordutik hona. Don Inorrez, hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.

2021ean, hirugarren diskoa kaleratu zuen, Esku hutsik izenekoa. Lehen diskoko power pop estilora itzuli da, pandemiaren aurrean, rockaren botika proposatzeko gogoz. Letra ironikoak, gitarra zorroztuak eta erritmo biziz osatutako 10 abestik osatzen dute. 2022an, Sastraka / Maleza izeneko artefkatu literarioan hartu zuen parte Don Inorrezek, Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria eta Imanol Rayo zinegilearekin batera. 12 kantuz osatutako diskoa egin zuten.

Imanol Ubeda: kantaria
Karlos Aranzegi: bateria
Fernando Neira: baxua
Ruben Caballero: gitarra

Sarrerak

Data

Urr 19 2023
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

8,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani