Amama irribarreen ondarea
Bizitzan beti zeozer bilatzen dugu, bai, beti zerbait bilatu nahi dugu, ez duzun hori, maite nahi duzun hori, amesten duzun hori… Gure protagonista xelebre eta zoro honek, Leak, bere lagunek dutena nahi du. Ez, ez da goxoki bat, ezta mugikor bat ere. Leak lagunek amamengandik jasotzen dituzten musuak eta bokata handiak nahi ditu. Amama bat nahi du. Amama maitagarria, berezia, sortzailea, dantzari eta majia egilea, ipuin kontalaria, eta batez ere, asko asko maiteko duen amama.
Ez da gauza erraza.. ez horixe, baina Lea, gure protagonista, amama, amatxi, amona, abuela, yaya edo dena delakoa bilatzen salatuko da, han eta hemen, behin eta berriz, eta bai ala bai.
Egilea: Aizpea Goenaga Sorkuntza eta zuzendaritza: Ugaitz Alegria Antzezleak: Nagore Gonzalez eta Idoia Tapia Musika: Inun
Adina: 4 urtetik gorakoentzat Iraupena: 50 minutu
