Andatza Eguna

Andatza Eguna

Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea, Zirimara eta Mitologia Taldea.
Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala.
Ordua: Goiz osoan

9:30etan Txokoaldetik (trenbide ondoko aparkalekutik) hasita FAMILIA PLANA. Familia giroan, Usurbilgo mendi kuttunak gordetzen dizkigun zenbait txoko eder, mitologiako zenbait pertsonaiaren eskutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Goiz zehar pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan.

12:30etan Argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.

Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kaxa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.

Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!

Data

Mai 07 2023
Expired!

Ordua

9:00

Kokalekua

Txokoalde
Kategoria

Herria

Usurbil