Andereño

Andereño

Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta bere gelako txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan animalia guztientzako tokia duen eskola bat.

Gure irakasleak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra hasiko dute, eta, ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola. Anderereñoren istorioa aske eta zoriontsu izateko saiakera ero eta ederra da.

Zuzendaria: Iván Alonso

Ideia: Miren Larrea

Txotxongiloen diseinua: Valentina Raposo

Aktoreak: Maren Basterretxea, Valentina Raposo

Musika originala: Fran Lasuen

Anita Maravillas

Adina: + 6 urte   Iraupena: 55 min.

Sarrerak

Data

Aza 11 2023
Expired!

Ordua

12:00

Prezioa

3,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani