Arg(h)itzen
Arg(h)itzen dokumentalak Sakanan 1966tik 2011ra bitartean tortura pairatu zuten 30 lagunen lekukotzak biltzen ditu, kontakizun zorrotz eta dinamiko baten bidez. Tortura zer den eta nola gainditu daitekeen erakusteaz gain, adituen bidez Estatuaren inpunitate-egiturak azaleratzen ditu. Auzolan erraldoi baten emaitza da, torturaren egia argitara ateratzeko eta inork inoiz gehiago halakorik pairatu ez dezan lortzeko bidea marrazteko.
Gaztelania, euskara eta frantsesa
