ARTXIBO BILUZIA: Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?

ARTXIBO BILUZIA: Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?

Literatur idazketa eta performancea uztartzen dituen tailerra

Ordutegia: 09:30-14:00/16:00-19:30

Antolatzaileak: Metrokoadroka kolektiboa eta Usurbilgo Udala.

Gaia: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”

Edukia: Parte hartzaile bakoitzak kontatu nahi duen istorio baten inguruko tailerra, istorioei loturiko dokumentuetatik abiatuta. Performancea eta literatur idazketa uztartzen dituen tailerra.

Gidaria: Metrokoadroka kolektiboa.

Matrikula: 35 euro. Ordainketa egunean bertan egingo da.

Izen ematea: urtarrilaren 8a arte. usurbilkultura.eus bidez. Gehienez: 8 pertsona.

Iraupena: 8 ordu.

OHARRA: Ez da beharrezkoa aldez aurreko inolako esperientziarik.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia tailerra proposatzeko orduan egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta hura betetzen saiatu gara. Tailerreko parte hartzaileei “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?” galderari erantzuteko eskatuko zaie, eta hortik abiatuta performancea eta literatur idazketa uztartzen dituen tailerrean murgilduko gara.

Tailer hau Joan Mari Torrealdai Bekari esker sortu du Metrokoadroka kolektiboak, ikerketa proiektu baten barruan.

Data

Urt 13 2024
Expired!

Prezioa

35,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil