Asanblada irekia eta bertso-bazkaria

Asanblada irekia eta bertso-bazkaria

Ikasturte hasieran, Emakumeen Etxeko proiektuaren talde sustatzaileak, Elhuyarren laguntzarekin, etxearen irekierara begirako lanketa zehatzagoa abiatu zuen. Orain, proiektua ahalik eta emakume gehienengana iristea dute helburu, eta, beraz, asanblada irekia antolatu dute, horren guztiaren berri emateko. Horren ostean, Martxoaren 8aren bueltako bertso-bazkaria berreskuratuko dute: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan, Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

Bazkaria: asanbladaren ostean, Artzabalen.

Asanbladan izena emateko: parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943 37 71 10

Bazkarirako tiketak: 22 euro (ikasle, langabetu eta jubilatuek: 15€). Otsailaren 15etik aurrera salgai, Artzabalen eta Parekidetasun Saileko bulegoan.

Data

Mar 04 2023
Expired!

Ordua

12:00 - 18:00

Kokalekua

Potxoenea
Kategoria

Herria

Usurbil