Astigarteko artelanak
Astigarte elkarteko arte tailerretan ikasturtean zehar sortutako lanen erakusketa ekainaren 1etik 9ra zabalik izango da. Ekainaren 5ean erakusketaren bisita gidatuaren ondoren “Cadaver exquis” tailerra eskainiko da. Adin guztientzat da eta izena eman behar da Erriberako harreran ekainaren 4ra bitarte.
