
Azalerako ipuinak, Saroa Bikandirekin
Norentzat: 0-3 urteko haurrentzat eta euren guraso edo/eta zaintzaileentzat (1+1). Izen-ematea: Udal liburutegian. Plaza mugatuak. Iraupena: 40 minutu. Antolatzailea: Udal Liburutegia.
Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak… baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan daitezke.