Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?
Tanttaka Teatroa
Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste “ni” edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna. Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel. Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai.
• Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
• Aktoreak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
• Gune eszenikoa: Fernando Bernués
