Behin batean Loiolan
Etxeko istorio bati tira eginda sortu du egileak, istorio honetako protagonistetako bat bihurtuta, antzezlan bat: emakume ezkonberri baten heriotza tragikoaren pasadizoa. Egileak, ordea, komediaren eta ironiaren arintasuna baliatuz jakin du gaiari gaurkotasuna ematen orain ia ehun urte gertatutako pasadizoari. Bide batez, hizpidera ekarriko ditu arautik kanpoko sexu-joerekiko iraganeko eta egungo errezeloak, adineko emakumezkoak nahiz neskatxa gazteak protagonista dituztenean batez ere.
Behin batean Loiolan. Iñaki Cid Larrea
Gidaria: Ane Mayoz
Informazio gehiago Udal Liburutegian