BIDASOA 2018-2023

BIDASOA 2018-2023

Fermin Muguruzaren dokumentala

Nori zuzendua: helduei.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 6€tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren baten harrapatuta.

Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

Data

Aza 02 2023
Expired!

Ordua

8:00 - 18:00

Prezioa

6,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil