![](https://euskara.buruntzaldea.eus/wp-content/uploads/2023/12/wA5mcq0eUBXuJxJKqglcD2jdc2wShwfUGQgYUhiw.png)
Booktegi jaialdia: Soneto bat irakurtzeko 20 modu
Antolatzailea: Booktegi.
Laguntzaileak: Noaua! Eta Usurbilgo Udala.
20NETOAK 20 MODUTARA:
Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran, Maite Larburu.
Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: sonet (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren “Pozaren erdia” soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.