Dantza pieza laburrak: Bihar

Dantza pieza laburrak: Bihar

«Bihar»-ek egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritxi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat akziori garrantzia ematen die. Gure barnean proiektatzen degunaren eta benetan gertatzen zaigunaren arteko gatazka txikiek hartzen dute protagonismoa orduan eta ideien mundutik itzuliz momentuan bizitzera gonbidatzen gaitu. Gure gorputzarekin egotera eta aldi berean hortik ihes egiteko sortzen ditugun bide guzti horiekin jolastea. «Bihar» kontzeptuak prokrastinazioa dakar. Prokrastinazioak beste era bateko denbora okupatze bat. Eta denbora okupatze horrek aldi berean barne ezagutza bat. «Bihar»-en bitartez nere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditut; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatu. Biharko utziz inoiz bukatua izango ez liteken guzti honi denbora eta espazio txiki bat dedikatu.

Fitxa artistikoa: SorkuntzaZuzendaritza eta Antzezpena: Ainhoa Usandizaga Estarloa. Musika: John Bennet, Parov Stelar, Georgy Sviridov, Petit Biscuit. Asistentzia: Igor Calonge eta Nekane Mendizabal.

Katapulta plataforma

Sarrera doan

Data

Urt 11 2024
Expired!

Ordua

19:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani