Demode Quartet
Demode Quartet duela hamabi urte sortu zen, kapela-kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistiko gisa. Joli Pascualenak, Iker Huitzik, Santi Romanok eta Karlos Nguemak osatzen dute taldea. Orain gutxi, laukoteak zeresana eman du ‘La Voz’ telebista saioan erakutsitako maila altuagatik.