![](https://euskara.buruntzaldea.eus/wp-content/uploads/2024/01/image_preview.png)
Emakumeak zientzialari eta teknologo
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, Astigarragako udalak erakusketa antolatu du Elhuyarrekin batera.
Erakusketa honek zientzia eta teknologiaren munduko emakume erreferente errealak, eta jakintza-arlo ezberdinetakoak, hurbildu nahi dizkio euskal gizarteari eta, modu berezian, haur eta gazteei. Guztira 12 emakume zientzialari bildu dira, Izaskun Alberdi Landaluzeren ilustrazioekin.